Idoia Asurmendi Garciak (Aramaio, 2000) duela bi urte hasi zituen Musika-pedagogia ikasketak Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Egun Donostian bizi da. Idoia betidanik bizi izan da abestiz inguratuta, eta txikitatik hasi zen etxeko instrumentuekin jolasean. Institutuan ezagutu zuen Maria Oses poeta, eta halaxe jaio ziren Idoiaren lehen konposizioak. 2020an, bere lehen diskoa, Ilun eta abar, jantziko zuen taldea sortu zuen.