2000. urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock and rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen. Pandemiarengatik hainbat aldiz atzeratu ondoren, hogei urteko ibilbidea ospattzeko kontzertua emango du azkenik Barakaldoko BECen.