Estik eta Mikel Markezek Azal berritzen diskoa (2020) kontzertuan aurkeztuko digute Arkaitz Miner eta Julen Alonsorekin batera. Bertan hamar kantu batu dira, bakoitzak bosna kantu sortu ditu, baina batak bestearen kantu batzuetan ere parte hartu dute kantari eta jotzaile moduan.
Poeta eta bertsolari garaikideak dira testu gehienen egileak. Horien artean, Toti Martinez de Lezea, Pako Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionandia ditugu. Diskoaren alderdi musikala Arkaitz Miner eta Julen Alonsorekin landu dute lehenik, eta moldaketak laukotean burutu dituzte. Biolina, biola, mandolina, akordeoia, trikitixa, pianoa, tinplea eta gitarrak aurkituko ditugu kantuz kantuko entzunaldian.