Rueda deritzo Rafa Ruedaren disko berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantaz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaveren testuak musikatu ditu.