Bizarro eta Larru Beltzak taldeak zuzenean ariko dira Tolosako Bonberenean. Oñatitik datoz bi taldeak, eta musikalki rock musika jorratzen dute, bakoitza bere nortasunarekin. Bizarro taldeak Deshumanizazioa diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Larru Beltzak taldeak, berriz, gauza bera egingo du Nork epaituko du epailea? lanarekin.