Bizarro taldeak 2020. urtean kaleratu zuen Deshumanizazioa (Almehuna) eta hori da Mutrikuko gaztetxean aurkeztuko duen lana. Tommaso Galatik (gitarra), Iñigo Palaciosek (gitarra), Aixibar Urteagak (baxua), Iban Idigorasek (bateria) eta Aitor Regueirok (ahotsa) osatzen dute Oñatiko taldea.
Braulio hirukotea Ondarroan sortu zen 2019an eta taldearen izen bereko EP bat atera zuen 2019an.