Anne Etxegoienen Emazte diskoak euskal gizartean emakumeak hartzen duen eta beti hartu izan duen leku nabarmena aldarrikatzen du. Beti entzun izan dugu “etxekoandre”, etxea kudeatzen duena, ama eta emaztea izateaz gain. Aitzitik, irudi hori zertxobait murrizgarria da, emakume euskaldunaren patua beti hartu izan baita ikaragarritzat: abenturazaleak, grinatsuak, gogorrak, artistak, amorante maitekorrak, amak. Annek, emakumea ohoratzekotan, ikuspegi freskoa eman dio lau abeslari profesionalez (20 eta 35 urte bitartekoak) osaturiko euskal abesbatza gazteak inguraturik. Berak sortutako abestiak ez ezik, orain arte gizonezkoek abesturiko euskal kanta tradizionalak ere interpretatzen ditu, aldaketa berriekin.