KONTZERTUAK

Amorante (Chillida Leku)

Data
2024.05.24
Ordutegia
20:00
Udalerria
Hernani
Lekua
Chillida Leku
Prezioa
Taldea

Amorante Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da Amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren espiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oihartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.

Kontzertu honetan urrian kaleratuko duen Harri herri har diskoa aurkeztuko du.