Lau izenen lehen letrarekin osatutako trikiti, pandero eta lau ahotsen taldea da Amak: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta ikuskizuna bitxia eskainiko digute hamaika bariazio edo konbinazioarekin. Kantu propioak, beraien ibilbideko abestien bertsioak eta klasiko batzuen moldaketak eskainiz, proposamen atsegin eta dotorea dakarte, bai horixe!