Erik Berganza musikariaren proiektuaren izena da Abereh. Balmasedako kantu egile honen lan berria Joan-etorrian da, eta zazpi kantak osatzen dute. 2020ko azken egunetan grabatu zuen Bonberenean, Karlos Osinagaren gidaritzapean. Nolabait definitu behar izatekotan lo-fi folk, emo eta punk-rockaren arteko zerbait izango litzateke, baina zer dira etiketak.