Fermin Muguruzak emakumezko talde baten inguruan zuzendutako film dokumental faltsu baterako osatu zen Zuloak. Filma estreinatu ondoren ordea, diskoa grabatu eta zuzenekoak ematen hasi ziren Tania de Sousa (ahotsa), Ainhoa Unzueta (gitarra) eta Ursula Strong (bateria). Taldeak urtebete iraun zuen eszenatokietan, eta ondoren bestelako proiektuetara ekin zioten taldekideek: Ursula Strongek Niña Coyote eta Chico Tornado sortu zuen Koldo Soret gitarristarekin eta Tania de Sousak bakarkako lehen diskoa grabatu du.