Arnas estuka doa,
kalezulo batetik bestera.
Atzetik begira, dena itzal,
aurrera berriz, dena beltz
Zein izango da bere patua
Eraso matxisten biktima ?
hurrengo zenbaki Mutua ?
Atzean utzi nahiko luke,
piztitzar honen jipoi bakoitza
Ta batez ere, ondotik
zetorkion igurtzia... zikina !
Zein izango da bere patua
Eraso matxisten biktima ?
hurrengo zenbaki Mutua ?
Txanogorritxu bezala , otsoarengandik ihesi
Txerri koldarren herrian, ez dio inork aterik ireki
Orduan oroitzen da, bere poltsaren zama,
Burdinazko tresnaren zergatia
Bera izan daiteke orain ehiztaria
Berak badaki orain, zein den bere patua...