Euskal Herriko kantu famatu zonbait hartzen eta bereganatzen duten bikotea da Zortzi. Bixente Juncak eta Xanti Legartok, belaunaldi guztiei haien musika zabaltzeko asmoarekin sortu dute taldea. Zubi berri baten gainean doaz kantuz eta alai, portu batetik bestera.