Arrainentzako polimerozko hiriak
Elefanteen hilerriak dira baso berriak
Igel zaharrak itzal baten bila besterik ezean
Euliak ere ez dira hegoak mugitzeko gai
Dordoka jauna azkenetan, basamortu esferikoan,
iragarriz ez dagoela bigarren aukerarik
Nagikeria nagusi, kondaira axioma bilakatuz
Termometroak gainezka eta merkurioa zainetan
Azazkalak hazten ikusteko nahikoa denbora
Oxigeno eza garunean, edo garun eza buruan
Euriak iraganez jantzi du eguna
eta ni, zaborra bezala
euria egiten duenean soilik naiz zoriontsu
Iragarriz ez dagoela bigarren aukerarik
Ez dagoela bigarren planetarik