Irteerarik gabeko, baina sarrera ugariko kalea
Edozein ekintza
masturbazio bilakatuz
Sekretuen zentzua eta esanahia galduz
12 urteko edari garesti honen
pareko duintasuna amestuz
nire nortasuna
piskanaka, pausoz pauso
eraikitzen dut
Kaosa, nire lasaitasuna, oreka kaotiko egonkorra
Antitesi arraro baina enpirikoa
Garagardo txepela besterik ez apalean
Eguraldia ere, beti epela eta motela
Erreka zulo honetan barrena, porrotaren norabide zuzena
Bailara bihurtzeko itxaropen eza, indarrean ezarritako
zerga
Burdin ura besterik ez soinean, eta beste beharrik ez
esku artean
Eta beste ezerren beharrean ez dago harribitxia ez den
harririk lurrean