Negua etorri zan
hotza ekarri zuen magalean
ez zela inoiz joango zin egin zuen
negua etorri zan
eta ipar haizeak ekarri zituen laino ilunak
ipar haizeak eraman betiko gure ametsak
ipar haizeak
urtu ditzagun gure artean sortu ziren izotz geruzak
Negua etorri zan
zerua estali zuen mantu beltzaz
argia ez pizteko agindua eman zuen
negua etorri zan
eta ipar haizeak ekarri zituen laino ilunak
ipar haizeak eraman betiko gure ametsak
ipar haizeak ezabatu zuen bidea