Betiko izkutatu ziren itzal ilun artean
izarren argiak betiko
Ilargia triste zegoen zeru zabalean
gauero bakarrik hizketan
noiz itzuliko diren galdetzen du
baina ez du inork erantzun
Euri malkoz bete den firmamendu erraldoi hontan inor ezin aurkitu
ilun dago, urrunago ezin naiz mugitu
laino artean entzun dut negarra, konturatuz ni ez naizela bakarra
urrunean agertu da luze ortzadarra
Eguzki izpiek margotu zuten argiz zeru beltza
ilargiak berriro gauari barre egin arte