Ekainaren gau izartsuak
arnasak bateratzean
zure begitan islatzen naiz
beti zerua lainotzen da
arnasik gabe geratzen naiz
bakarrik esnatzen naizenean
nora zoaz
ZER DAGO ORAIN?
GURE BIDEA JADA BUKATU DUZU
TA ZURE ATZEAN KORRIKA BANAUKAZU
BIDE ERDIAN UTZI NAUZU
NORA ZOAZ?
NI HEMEN HATSITA BANAGO
MALKOAK LOGELA ITSASOTUZ
NIRE MUNDUA LAUSOA IKUSTEN DUT
ta orain ondoan ez zaitudala
nork gordeko dizkit loreak
beste eskutan usteltzen badira
zin egin zenidan maiteko ninduzula
ba zinez eta minez bukatu da istorioa
ZER DAGO ORAIN?
GURE BIDEA JADA BUKATU DUZU
TA ZURE ATZEAN KORRIKA BANAUKAZU
BIDE ERDIAN UTZI NAUZU
NORA ZOAZ?
NI HEMEN HATSITA BANAGO
MALKOAK LOGELA ITSASOTUZ
NIRE MUNDUA LAUSOA IKUSTEN DUT
ni naiz edo mundua lausotu duzu
lausotu duzu
apurtu duzu
kendu didazu
itoitzen nauzu
ta hemen bakarrik lausotuta utzi nauzu...