Iluntasunaren indarra
Gauaren zeruko izarrak
Isilarazten dituzten aurpegien begiradak
Ilargi betearen itzala
Izkutuan dauden irrifarrak
Noiz izango entzungo diegun aldia?
AIAIAIAI AIAIAIAI
EGUNERO HILDA AGERTZEN DIRA
IZENIK GABE,
BAKARRIK ALDE EGIN ZUTENEN IZENEAN
AIAIAIAI AIAIAIAI
EGUNERO HILDA AGERTZEN DIRA
IZENIK GABE,
BAKARRIK ALDE EGIN ZUTENEN IZENEAN
Sufritzen dutenen oihuak
Mila ume abandonatuak
Ta bizirik ez duten gurasoen gorpuak
Bizi dituzten infernuak
Erretzen diren aingeruak
Suntsi ditzagun behingoz haien deabruak
AIAIAIAI AIAIAIAI
EGUNERO HILDA AGERTZEN DIRA
IZENIK GABE,
BAKARRIK ALDE EGIN ZUTENEN IZENEAN
aiaiaiaiaiaiaiai…
Itsasoari mugak jartzen dizkioten mundu honetan
Jarri dezagun itsasoa hormetan