Hau da murtutsen martirioa
Kondatzen duen istorioa
Noizbait bidean ginen Jondoni
ta bere asto koblaria, ni
Egarriak jo Itsasun
Latseko urak oihartzun
gelditu ginen minuta
busti nahiz mihi punta
Han gerezi biltzen ari zen
Elizaldeko Mari
fruitu pollit, fruitu ondu
murtuts frailea gizondu
Beroak joa zuen frailea
gurmantegia zuen elea
Mari beldurrez joan zen kurri
Urtsumun lotsaz egin zen harri
Frailea ero, kulotan enbor
sobera bero, eta ni ere hor
Deus dimissis peccatis nostris
hortxe hasi zen ezkila jotzen
Zerbait ikusirik, ta sobera asmaturik
bi laborarik han urkatu zuten,
bi gereziak zintzilik!