Umorea oinarri harturik, Goran Bregovicek, Emir Kusturicak eta Balkanetako beste hainbat musikarik ezagun egindako doinuak eta jarrera biltzen ditu seikote honek. Taldeak “punk boltxebikea” izendatu zuen Badabum, badabum! lehen diskoan jasotako estiloa, eta bigarrenean, Patatra izenekoan, “post punk galatikoa” jorratu du.