Formatua: CD
Iraupena: 30' 15"
Argi kodea: M034CD
Azala: Metart
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Irala, 2002ko azaroa
SOINU TEKNIKARIA
Jose Manuel Sampedro "Xanpe"
LAGUNTZAILEAK
GENEROA
Rocka
Seiehun eta bi
2003 - Metak
Formatua: CD
Iraupena: 30' 15"
Argi kodea: M034CD
Azala: Metart
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Irala, 2002ko azaroa
SOINU TEKNIKARIA
Jose Manuel Sampedro "Xanpe"
LAGUNTZAILEAK
GENEROA
Rocka
Zein? rock taldea Barakaldo eta Sopuerta herrien artean sortu zen, 90. hamarkada bukaeran. Ama Say taldea desegin zenean, Gontzal Bilbao eta Karlos Alonso musikariek talde berri bat eratu zuten Kepa Bilbao (ahotsa ta gitarra) eta Lino Prieto jaunaren (gitarra) laguntzaz. 1997. urtean, “Bautista Basterretxe” kantu herrikoiaren moldaketa bat egin zuten Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan bildumarako. Sei urte beranduago, 2003. urtean, Zein? taldearen lehen diskoa agertu zen, Seiehun eta bi. Ordurako, Julio J. Ortiz eta Joakin G. Picaza (Ama Say) musikariek hartua zuten Karlosek eta Linok utzitako lekua. Zein? taldekoek rock erritmoekin jolas egitea gogoko zuten, pop, blues edota noise nahasketak gordinak lortuz. Seiehun eta bi izenburuaren atzean istorio bitxia dago, izan ere, Gontzal Bilbaoen bi seme alabek, kasualitatez, erietxe bereko 602 gelan jaio baitziren.
2004. urtean, Zein? taldekoek, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketa barruan, Euskal Talde Onenaren saria irabazi zuten eta bere bigarren diskoa, Photograma (Metak) ekoiztu Ondarroako I.J.M. estudioetan. 2008. urtean, Zein? taldearen hirugarren lana agertu zen, Ahari talka, Noizpop zigilupean. Pop rock musikaren aldeko apustua eginez, melodiak eta gitarra indartsuak jaso zituzten, psikodelia eta giro ilunagoekin. “Guk ez dugu musika bitxirik egin nahi, gure asmoa sentitzen duguna transmititzea da. Bilbo aldeko Ezkerraldean bizi gara, leku ezerosoa, lantegi asko dituelako eta, euskara aldetik, nahiko eskasa. Alde horretatik, talde txikia gara, baina euskal kulturari gure hondar aletxoa eskaintzeko ahalegina egiten dugu”.