Formatua: CD
Iraupena: 58' 26"
Argi kodea: G-565 CD
Azala: ACE
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Lorentzo Records estudioa (Berriz, Bizkaia), 1998ko urria
SOINU TEKNIKARIA
Jose Alberto Batiz
LAGUNTZAILEAK
EKOIZPENA
Jose Alberto Batiz, Zea Mays
GENEROA
Rocka
Zea Mays
1998 - Gor
Formatua: CD
Iraupena: 58' 26"
Argi kodea: G-565 CD
Azala: ACE
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Lorentzo Records estudioa (Berriz, Bizkaia), 1998ko urria
SOINU TEKNIKARIA
Jose Alberto Batiz
LAGUNTZAILEAK
EKOIZPENA
Jose Alberto Batiz, Zea Mays
GENEROA
Rocka
Bilboko Errekalde auzoan sortu zen Zea Mays, 1997an. Hasierako laukoteak jarraitzen du gaur egun taldean: Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz Piti (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa). Haatik, diskoetxez diskoetxe ibili da hamaika urte hauetan. Gor, Gaztelupeko Hotsak, Oihuka eta Bonberenea Ekintzak zigiluetan argitaratu dituzte diskoak, bost guztira. Lehenengoak taldearen izen bera hartu zuen, eta besteak beste, “Ilargiak badaki“, “Gaurkoan ere” eta “Itsasoa” abestiak zekartzan, urtebete arinago kaleratu zuten maketan aurki zitezkeen kantuen bertsioak hain zuzen ere. Azken abesti horri esker, Euskadi Gazteko maketa lehiaketan lehenengo postua eskuratu zuten, eta horren ondorioz grabatu zuten Zea Mays (Gor, 1998), Berrizko (Bizkaia) Lorentzo Records estudioan, Jose Alberto Batiz (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fiti y los Fitipaldis…) gitarrista eta ekoizlearekin.
Elektrizitatea (Gor, 2000) diskoaren grabazioan, Jose Lastra soinu teknikariarekin hasi ziren lanean, eta gaur egun ere hura dute soinu arduradun zuzenekoetan. Diskoari izena ematen dion abestia da ziurrenik Bilboko laukotearen ezagunena eta taldearen esentzia jasotzen duena: energia, intentsitatea, harmonia eta, guztiaren gainetik, Aiora Renteriaren ahotsa. 2002an, AEKantuz diskoan parte hartu zuten. Mikel Laboaren “Gogo eta gorputzaren zilbor hestea” abestiaren bertsioa grabatu zuen Zea Maysek lan horretarako. Urte berean, Harrobian (Gaztelupeko Hotsak, 2002) lanaren grabazioan murgildu ziren, berriz ere Jose Lastraren gidaritzapean. Disko kontzeptuala da, pertsonen bizi-prozesuari buruzkoa, eta hitzetan Kirmen Uribe idazlearen laguntza izan zuten. Oraingo honetan ere bertsio bat grabatu zuten, Itoiz taldearen “Hilzori II”. Urteko euskal diskorik onena zela iritzi zion Mondo Sonoro aldizkariak.
Sortuz, grabitatearen aurka (Oihuka, 2004) izan zen hurrengo urratsa. Taldean soinu berriak bilatzeko garaia zela konturatu, eta disko zinez positiboa kaleratu zuen laukoteak, bai melodiei, bai hitzei zegokienez. «Aurrekoetan barrurantz begira egindako hitzak ziren, eta oraingoan kanpoaldea dute helburu. Aurrera begira jarri gara, era guztiz positibo batean, zentzu horretan aldaketa handia izan da (…). Heldutasuna lortu dugu musikalki, beldurra uxatu dugu, esperientzia lortu dugu estudioan… Zuzenekoak ere asko aldatu dira, nortasun propioa izatera heldu garela uste dut. Musikalki ere asko hobetu gara, eta abestiak egiteko eran asko aldatu da mekanismoa, talde modura eboluzio bat egon dela esango nuke» (1).
2005eko urrian Bilboko Kafe Antzokian eskainitako emanaldia grabatu egin zuten, eta Morphina (Bonberenea Ekintzak, 2007) diskoarekin batera argitaratu zuten. Kontzertu berezia izan zen, kolaboratzaile ugariz betea: Rafa Rueda (PI.L.T.), Francis Diez (Doctor Deseo), Iban Nikolai… Lan horretan estreinakoz ingelesez abesturiko bi kantu sartu zituzten, Aiora Renteriak sortutako hitzekin.
2010ean Era (Bonberenea Ekintzak) seigarren diskoa kaleratu zuten. Diskoa kontzertuetan eta Interneten bidez bakarrik saltzea erabaki zuen taldeak, alegia, dendetara banatu gabe. Hala ere, Zea Maysen diskorik arrakastatsuena bilakatu zen, “Negua joan da ta” eta “Kukutza III” kantuen oihartzun itzelari esker. Hori dela eta, diskoa zuzenean aurkezteko kontzertuen soka bi urtez luzatu zen, eta 2012ko abenduko Hatortxu Rock jaialdian eman zion amaiera birari. “Negua joan da ta” Bypass (Patxo Telleria, Aitor Mazo, 2012) filmeko soinu bandan agertu zen.
Taldeak 2013ko uztailean grabatu zuen disko berria Tio Pete estudioan, Dave M. Allen ekoizlearekin (The Cure, Depeche Mode…). Da (Egilea editorea, 2013) izenburua jarri zion zazpigarren diskoari, taldearen nortasuna ondo baino hobeto jasotzen duelako. Kasu honetan taldearen webgunean bakarrik jarri dute diskoa salgai, formatu fisiko eta digitalean. Fermin Etxegoien kazetariak promozio orrian idatzi zuenez, “Zea Mays-ek inoiz grabatu duen kantu sortarik interesgarriena” biltzen du Da-k, “ohi bezala, kantu zuzen eta sarkorrak dira, eta gainera sonoritate berriztatuaz datoz. Da desberdina delako, betiko Zea Mays entzuten ari bagara ere”.
Urte hauetan guztietan Euskal Herritik kanpoko hainbat lekutan jo du Zea Maysek: Amsterdam, Berlin, Madril, Kanada, Japonia, Bartzelona, Liverpool, Londres… Halaber, Festimad, Euskal Herria Zuzenean eta BBK Live jaialdietan parte hartu du, besteak beste.
Testua: Xabier Doncel
Arte zuzendaritza eta diseinua: Fortun Fortun
Animazioa David PisoneroDiseinu grafikoa: Artidoto, Valentin Garrido