2019.06.06
Ze Esatek!

Ze Esatek!

  • 2009 - 2019
  • Donostia
  • Ska-rocka
  • Webgunea

Atzera

Rock & Ron (trailerra)

Atzera

Trago bakoitzean

Atzera

Ibuprofeno diskoa aurkezten

Atzera

Kolorea kendu

Atzera

Ibuprofeno goizak

Atzera

Nere lagunak gartzelan daude

Atzera

Zapaiatik zintzilik

Atzera

Pianistaren heriotza

Atzera

Ezin zaitut jasan

Atzera

Rude Girl

Atzera

Zapatak gastatu arren

Egilea: Alabama

Nere lagunak gartzelan daude

Kotoia eta tinta eskuan 
jai batzordeko bilera, kalejira auzoan 
kontzentra lan baldintza duinengatik, 
txoznako turnoa etzait tokatzen oraindik 

biharko salduak 10.000 rifa, 
neska bat bortxatua izan da gero manifa; 
beltzak azaldu dira bapatean 
ez al digute utziko sekula bakean 

Nere lagunak gartzelan daude 
lana egiteagatik bere herriaren alde 
nere lagunak gartzelan daude 

Gaurko asanbladara berandu noa 
azkena izango ote naiz agian lehenengoa? 
afari herrikoia presoen alde, 
gaztetxearen urteurrena, kontzertua debalde 

zenbat aldizkari, manifestu eta txosten, 
jada ez dakit nere burua ere non den! 
han, hemen, batean ta bestean... 
eduki nahi zaituztegu gurekin kalean! 

Nere lagunak gartzelan daude, 
lana egiteagatik bere herriaren alde 
nere lagunak gartzelan daude, 
justiziaren izenean bahitu dituzte. 

Eutsi gogor mutil, eutsi gogor neska, 
eutsi gogor gazte, ondo zabiltzate! 
injustizia aurrean, duintasuna soinean 
herri baten babesa duzue atzean! 

Zuen delitua elkartasuna, 
herri batenganako maitasuna, 
lapurtu dizuete askatasuna, 
baina inolaz ere duintasuna 

Elkartasunaren txanponak mila aurpegi; 
asko kriminalizatuak baino ez etsi! 
Euskal Herri libre, justu baten alde 
animo neska mutilak zuekin gaude!!! 

Nere lagunak gartzelan daude, 
noiz arte!?