2022.05.02
Zazkel

Zazkel

2012 inguruan Bilbon sei lagun —Etxahun Arregi, Asier Martinez, Irati Arregi, Jon Tolosa, Asier Vilan eta Oscar Rodriguez— batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.
2014 eta 2015 bitartean argitaratu zituzten beren lehen kantuak, entsegu lokalean bertan grabatutako maketa batean: Beta. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen lehen diskoa kaleratu zuten, Garate estudioan grabatuta, Kaki Arkarazo ekoizle eta teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren (Garilak 26) kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez “Jalgi”, “Heroia” eta “Martxa elektriko” abestietan.
Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi zuen taldeak 2016an, eta sari gisa, BBK Live jaialdian jotzeaz gain, disko bat grabatu zuen. Ez entzun 2017ko irailean kaleratu zuen Baga Biga diskoetxeak. Lehen diskoa bezala, Kaki Arkarazorekin grabatu zuten Garate estudioan, eta bederatzi kantuen artean Hertzainak taldearen “Infernuko atean” abestien moldaketa bat jaso zuten.
Titaniozko sudurrak

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Ezagutzen (elkarrizketa)

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Estatu kolpea

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Banden Lehiako finala

Atzera

Afera ustela

Atzera

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Atzera

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Atzera

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Infernuko atean

Adi, dardaraz nago ate aurrean
jotzen, wiskiz guztiz herdoildurik
deitzen, hau da zigorrik latzena
iragan diren azken ordu hauek
haluzinazioa ote

Mundua oraindik hor dagoela ahal gogoratu
neska politak ikusi
edozein bezala nabilela pentsa, baina orain
infernua berriz, nire infernua berriz

Adi, dardaraz nago ate aurrean
jotzen, wiskiz guztiz herdoildurik
deitzen, hau da zigorrik latzena

Orain berriz zer gehiago esango dut, ondo nago
kate honen azpian
askotan astunegia dela pentsatzen dut
ta ezin dudala gehiago
amets ederrak egiteko ere gogorik ez

Hemen bakarrik nago zuloan
oihukatzen ezerezaren barnetik
nahiez, edozein leku non gerta
ezer, merezi duenik konta