2022.05.02
Zazkel

Zazkel

2012 inguruan Bilbon sei lagun —Etxahun Arregi, Asier Martinez, Irati Arregi, Jon Tolosa, Asier Vilan eta Oscar Rodriguez— batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.
2014 eta 2015 bitartean argitaratu zituzten beren lehen kantuak, entsegu lokalean bertan grabatutako maketa batean: Beta. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen lehen diskoa kaleratu zuten, Garate estudioan grabatuta, Kaki Arkarazo ekoizle eta teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren (Garilak 26) kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez “Jalgi”, “Heroia” eta “Martxa elektriko” abestietan.
Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi zuen taldeak 2016an, eta sari gisa, BBK Live jaialdian jotzeaz gain, disko bat grabatu zuen. Ez entzun 2017ko irailean kaleratu zuen Baga Biga diskoetxeak. Lehen diskoa bezala, Kaki Arkarazorekin grabatu zuten Garate estudioan, eta bederatzi kantuen artean Hertzainak taldearen “Infernuko atean” abestien moldaketa bat jaso zuten.
Titaniozko sudurrak

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Ezagutzen (elkarrizketa)

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Estatu kolpea

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Banden Lehiako finala

Atzera

Afera ustela

Atzera

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Atzera

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Atzera

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Bazka ederra

Hau formula goxoa
Zazkel otartekoa
 
orain entzun adi esango dudana
tripazorriak kentzeko hauxe da formula
ogitartean jateko pekatu goxoa
txerri solomoaren burualdean dago koxka
labean errea piperraz ondua
etxeko ogia osoa edo zuria
eskubete errukula
ez ezazu esan beldurra diozula
bokata daiola koipeztutakoa
igurtzi igurtzi eta olioarekin egin zirri
 
Igurtz ezazu koipea
pasa ezazu hozkada zintzurrean behera
kendu ezau gosea
pasa ezazu hozkada zintzurrean behera
 
kalabazina xerra fin
plazer honi ezingo diozu egin muzin
jarri gazta eta ez izan xuhurra
hau baita zibilizazioaren gailurra
baratxuri tabasko
beharko du bizigarri asko
 
igurtz ezazu koipea...
 
Bazka ederra hori da bizitzaren plazera!