2017.04.27
Zamarra eta Aterkia

Zamarra eta Aterkia

  • 2014
  • Lekunberri (Nafarroa)
  • Popa

Atzera

Beharbada bai, beharbada ez

Atzera

Nire ametsetako hiria

Egilea: Xabi Estremera

Txuria

Estali du elurrak lurrazal guztia, 
estali du isuri den odol gorria, 
estali du dena bihurtu du txuria, 
estali du elurrak lurrazal guztia. 

Estali ditu inora ez zihoazen bideak, 
estali ditu erantzunik gabeko galderak, 
estali ditu ausartenen ohoreak, 
estali ditu eman diren muxurik onenak. 

Zubipetan ez dira ez oso kontentu, 
mendietan eski estazioetan bai. 
Pateratan txuririk ez da ikusten, 
urdinak du kupidarik gabe irentsia. 

Adarjole profesionalek badakite 
biktimak etxetan ate itxirik egon arren 
udaberriak dena urtuko duela 
harrapakina bere hatzamarretan jarriz.