Nire ametsetan bada hiri bat,
harresirik gabekoa,
ez dena inoiz izandu inbaditua.
Han inorrek ez du ikasi
inorretaz inolaz babestu beharra duenik.
Ez mamu eta ez herensuge
mitologia zaharraren aztarnetan ere,
umetxoei kontatzen zaizkien ipuinetan ere,
eta gauez ez du inorrek amesten....
ultramundutik hegan etorriko den,
edo gudariren baten poltsikotik eroriko den
pakearekin...
Nire ametsetan bada hiri bat,
akaso gatzik gabea, telebistako eztabaiden zaleentzat.
Xoxo-xamarra izan liteke,
kafetegi tabernatan, mundu guztia berdetzen dutenentzat.
Han inorrek ez du ikasi…