Laberintorik ez da nonbait irteerarik ez duena,
bestela gartzela bat egin izanen lukete haren ordez,
bere lau pareta leiho txiki barrotedunaz,
han ez legoke bide bat hartu eta nora ote daraman
deskubritzeko aukerarik eta inora eramaten ez badu
beste bide bat hartzerik...
Laberintorik ez da nonbait irterarik ez duena,
bestela lorezainek zertako hartu dute hainbeste lan?
alperrik litzateke bide guztiak berdin berdinak
diren sensazioa lortzeko egin duten ahalegina,
bai eta ondorean haiek kalera ateratzeko
egin duten mapatxoa...
Laberintorik ez da nonbait irterarik ez duena,
eskumuturrean labankadaz idatzi dut badaezpada,
haizeak urrutitik lerdokeriak xuxurlaturik,
heriotzaren geldotasunarekin amesten hasiz,
lurrean eseri eta Jack Nicholsonen aurpegi hura
ez jartzearekin oroitzeko...