Itsartzean zegoen ume hura
ez zebilen karramarro bila,
ez zen gazteluak egiten ari,
besterik gabe han zegoen hilda.
Itsasertzean zegoen ume harek
inortxo ere ez zuen ondoan,
eskuoihalik ere ez zuen ekarri,
besterik gabe han zegoen hilda.
Heriotzaren erresumaren
bihotzak ez du taupadarik egiten.