Paradisuko biztanleoi
mila gezurra mila aldiz esan,
akaso sinistuko da…
Zapatapeko inurrioi,
zapatapean toki bat egin,
akaso ohituko gara…
Beharbada bai... beharbada ez...
Iturri beltzetako edaleoi,
pozointzen garela jakin arren,
ez dugu iturriz aldatzen…
Erbesteen abertzaleoi,
etxeko giltza kendu digute,
eta ez dugu etxerik maitatzen...
Beharbada bai... beharbada ez...
Noizbait kaiolako atea parez-pare irekiko da
bainan ez dugu alde eginen.
Hegalak dotore izan arren, erabilpenaren ezagatik,
ez dugu jakingo
zertarako diren besapean dauden lumaje arraro horiek…
Beharbada bai... beharbada ez...
Margariten biluztanleoi,
nola zenbatzen den ahaztu zaigu,
binarioak bihurtu gara...
Beharbada bai... beharbada ez...