Orduak luze dira jendearte hutsalean,
isiltasun triste bat da zarataren gainean,
haizeak sortalde alderuntz narama,
uhinak, han biltzen dira denak.
Bakarrik egon nahi dut paperez jositako
nire guaridatxoan musika egiten,
lehioak irikiko ditut eta
ea txoritxoren bat sartzen ote den,
zapatak erantziko ditut
bata bestearen aurka indarra egiten,
kristalezko mahaiaren gainean zutik
bata bestearen aurrean jarriko dut.
Autokartzeleko kantak entzuten dira gauean,
etsipenaren dantzarik ez da faltako kaleetan,
haizeak sortalde alderuntz narama,
uhinak, han biltzen dira denak.
Marrubiak aireruntz jaurtiko ditut
zintzoki nire bi begiak itxita edukiz,
izarrak lerrokatuko al dira
baten bat nire aho barrura sartzeko,
nire sudur luzea gezurti halakoa
sudur gorri batekin estaliko dut,
barraskiloak euri epeletan bezala
etxetik atera nahia sentitzeko.