Ohartzerako, espektatibek, erre dituzte
datozen urteak
Etsipena arnasteraino,
ahazteko joeraz edandako asteak
Beste ispiluetan ikusten naizelako argien
Neurea lausotu zait, zorionaren formulari men
Eta barne guda hotzenetan ere,
sentitu arren ene beroa
Oroimenaren erdoilez, nekez soma dezaket, zenbatu ezin denaren balioa
baikortasun faltsu hau besterik ez dut
Epe laburrera buruaske, baina motibazioa hautsia
Itotzen ari denari erakusten zaion
Oxigenoaren argazkia