2022.02.15
Yaw

Yaw

  • 2006
  • Donostia
  • Hardcorea

Mereziko du

Mamuaren lagun bihurtu 
Azalean josita daukat eta 
Galera orok eredu bat 
dakar besapean 

Biharra ez delako deus 
Sentimenen eguneroko nahasian 
Ezbaiaren hazi xumeak ereiten nabil 
Izan etzirenen hilobian 

ez nago desagertzeko prest 
Koloreak jartzen nabil 
Ni neu ez izateko bidezidorrari 
Ni neu izateko Annapurnari 

Eta ezin naiz zorionaren zain egon 
Bizitzari zentzua aurkitu nahi diot 
Heriotzak soilik eman ez diezaion 
Zentzua aurkitu nahi diot