Kontraesana naiz
Itxura naiz
Faltsua naiz
Ezberdintzeko beharra naiz
Hipokrita naiz
Inkorfomista naiz
Baina konformatu egiten naiz
Eta printzipioz bete dut diskurtsoa
Baina ahaztu egin ditut maiz
Haserrea naiz
Ase eza naiz
Harresi bat naiz paperezkoa
Beste batek egindako abestia naiz
Agurtzen ez nauen iraganeko laguna naiz
Galdera naiz, erantzuna naiz
Kontraesana naiz
Eta zuek denak ere bai
Eta azken hatsak azalduko dit dena
Baina hilda egongo naiz