2022.02.15
Yaw

Yaw

  • 2006
  • Donostia
  • Hardcorea

Irrika faustiko hori

Biziraute fisikotik emozionalerako tartean 
Ez dago lasterbiderik 
Lehen gozamen zena, behar bihurtu dudala ikusirik... 
Nola izango naiz ene gosean agintari? 
Hortzak erakusten ez badizkiot 
Irrika faustiko horri 
Azkarrago, hobeago, -ago izateko 
Desira honi 
Apaindura betekadaz 
Sinpletasuna alboratzeraino 
Eta kalean ikusi dudan ume horri inozentzia erosi nahi diot, 
Baina ez du saldu nahi; 
Salbuespena izango da