Izan nintzenaren zati bat dago farolaren argi eternoan
Kromo bera, repe dudana,
Egunen kolekzioan
Errepikatzaile baitnaiz, bizitzaren lekzioan
Sentipenen iragankortasunean
Biharko utzitakoen zokoan
Norbera haundia zaigun arren, Mundua desiratzerakoan
Erabakien enkante saioan
Denak hartu ditut
Horrenbeste ahalmen nuelakoan
Erosoegi bizi baitnaiz
Zalantzen altzoan
Soka laxago lotuko nuke, jauzi egiterakoan
Bizitzaren norakoan
Itzalak argi handiena direlakoan
Nondik natorren jakinda baina jakin gabe nora noan
Asmoak giltzapean ditut
Eta giltzak itsasoan
Buruak behar duela portu izan, bihotzaren gogoan
Lurra hartu gabe, hegan, egiterik balego
Bidaia osoan
Hemengoa lazgarri zait
Ta ikusten naiz hangoan
Esan nizun, ni neu nintzela
Falta zen pieza, ni neu izateko gakoan
Etengabeko nahi horrek
Kateatu nauela gogoan
Ta farolari galdetu diot jarrita bere ondoan…
Beti iristen nengoela ustetan