Zeru ilunak hitz larritan dakar galdera
Euri-balen moduan
nola neurtu norberaren zeresana
datorkion patuan?
Jarri margo batzuk mahaian
ikusteko
Zein inozo nintzen
Hain inozo nintzela ez nekien garaian
Oraina ez baita
Tonu horiekin puztu nuen paisaia
Garaia dudala onartzeko
Errena dela denboraren nahia
Beste behin gaztaroa erre dut, biriketan gorde
Kez bete arte nostalgiaren beharra
Begi gorriz errepikatu dut
Irribarreak direla baliozko neurri bakarra
Ezer ez baita apartekoa izatez, Ezer ez baita apartekoa izatez
Erabiltzen den kolorekoa da