2022.02.15
Yaw

Yaw

  • 2006
  • Donostia
  • Hardcorea

Ekatzu mapa

Sentitu dut 
Pertenentziaren herentzi gordina 
Taldean txertatu gabe norbera ulertzeko, ezina 
Nonbaitekoak izan ordez, ezer bagina 
Baloreak baleude zinikoak adina 

Eta nire diktaduratik erbesteratzean 
argazki sorta hau etengo da 

akaso ulertuz amaieran 
Ez ote nenbilen erren antzeko 
lokatzetan bizirauteko aferan 

Eta jada ez dakit 
Herri honi, hiri honi, etxe honi, su eman 
Edo identitatearen hurakanean eseri 
Muga norbera den utopia horretara eraman nazan