Leizeak, harpeak, kobazuloak
oreinak, hartzak, zaldien loak
Kaskezurrak, hezurrezko xirulak
jainkoak, mitoak, xuxurlak
Baserria, euskal zerria, izerdia
eguzkia, trikuharria, ilargia
Baleak, baleontziak, txalupak
arpoiak, sarrakaskiak, rutak
Basoak, lautadak, gailurrak
artzainak, latxak, lapurrak
emankor, eder gure lurrak!
Nafarroa, arragoa, Eneko Haritza
Matalaz, Xuberoa, euskaldunen hitza
Noain, Orreaga, Gernika
Ternua, Idaho, Amerika
Euskararen herria, hizkuntza, mintzaira
funtsa, bihotza, kondaira
Etxepare, Axular, Oihenart
Etxahun, Txirrita, Xenpelar
Foruak, karlistak, liberalak
harriak, konkistak, balak
Kantu zaharrak, abizenak, leinuak
kontzientzia, ametsak, mamuak
Kolektibo, lurraldetasun, eskubide
euskaltzale, abertzale, burkide
Beheko sua, aitxatxi, amatxi
ameriketako osaba Patxi
Memoria, foruak, historikoa
zikloak, aroak, atabikoa
Arana, Iturbe, Otaegi
Monzon, Urkullu, Otegi
Sustraiak tinko, txakurra Pintto
izena Pantxika, aitona Jaxinto
Sentimendu, testigantza, zirrara
gare, gira, gera, gara
Gu, beti eta hemen
eta ze ondo jaten den!
Antolatu, ausartu, gure esku dago
Denok, batera, gehiago! gehiago!
Maite ditut maite, Euskal Herritik aparte
xokorik ederren, egun handira arte!
Eta gu
nekez etorriak, lanak igorriak
adoptatu ditugu euskal jatorriak
Goazen etorkin denak ikurrinan atzean
lur hontan jaio ez zen gure aitaren etxean
Trenak utzi gintuen herria
bihurtu da gure aberria
gure gera Euskal Herri berria