Baga biga boga (Herri Urrats 2021)
Hitzak, konposizioa eta musika: Xiberoots
Partehartzea: Andoni Basterretxea
Bideoklipa: Gabriel Courty Villanua, Julien Rider
Hitzak, konposizioa eta musika: Xiberoots
Partehartzea: Andoni Basterretxea
Bideoklipa: Gabriel Courty Villanua, Julien Rider
Ze lüze izan den, ertzotürik gira heben
Ze lüze izan den, 'ztakigü orano norat ari giren (bz)
Ze lüze izan den, züek gabe etxen
Garagardoz garagardo denboraren igaiten
Ze lüze izan den, üda bat hüts ? egiten
Kontzertü 'ta kültürarik gabe ez gira bizitzen
Ze lüze izan den, denbora delarik eküratzen
Ekiaren dirdira birus batek düalarik ülhüntzen
Ze lüze izan den, 'ztakigü orano norat ari giren
Txori güziak beren kaioletan dira egoiten
Ze lüze izan den, orain etxen egoiten
Hainbeste jan 'ta edatiak deikü sabela hantzen
Ze lüze izan den, politikari ekonomista
Telebistako trastü pito horiek ez behatzen
Ze lüze izan den, zonbait lasterka ikusten
Nik ere hori bai pentsatürik bena sekülan abiatzen
Ze lüze izan den, ordüan godalet bat hartzen
Müsika idazten saiatzen ta honek hon egiten
Ze lüze izan den, gure entzütea plainitzen
Jadanik miserian zirenek azkarrago pakatzen
Ze lüze izan den, gizartea egün zertan den
Mündü hontan hartü leküa egün hasten pakatzen
Ze lüze izan den, egün ez dakit ere noiz giren
Azkenean egünak dira berdinak heben
Ze lüze izan den, müsikak etxekarazten
Espantxa orai berehala hori dela eküratzen
Bakoitxak bere bürüaren üngürüa sekülan bezala egiten
Üsatüan denbora zalhegi delarik iragaiten
Egünez egün denak gira eneatzen
Denak gira deuseren gisa heben etxen üngüratzen ertzo (berriz)