Baga biga boga (Herri Urrats 2021)
Hitzak, konposizioa eta musika: Xiberoots
Partehartzea: Andoni Basterretxea
Bideoklipa: Gabriel Courty Villanua, Julien Rider
Hitzak, konposizioa eta musika: Xiberoots
Partehartzea: Andoni Basterretxea
Bideoklipa: Gabriel Courty Villanua, Julien Rider
Honki jina, herriala migrante
Bidea ez dük aisa izan
Ta ontsa izan arte
Egon hadi gurekin behar bezain beste
Gure müsikak, nihue ez dü baztertzen
Denak honki jinak, beikira zabaltzen
Arraza arazorik ez guretzat agertzen
Denak ber mündükoak, eta ontsa nahasten
Beikira gozatzen, jenteen ezagützen ari
Honek gitik handitzen, mündüari zabaltzen
Ez badük konprenitzen orai, gük haigü planitzen
Zabal begiak, ta zabal herriak
Bihotz balinbadük, jentea maita'zak
Kültüra nahasten, mündüari zabaltzen
Aigü gurekin, eskü bat lüzatzen
Han miserian diren, eta ezkapiren
Errefüxiatüen familiak lagüntzen
Poliziaren esküetan ez üzten ez ez
Hain beste hil, nihuek ez deus egiten
Jente horiek gerla düe ihesten
Haien familiak dütüe han üzten
Aberri ederrago baten txerkatzen
Sosak oro, hortan iraganazten
Haien parte handi bat ez europala heltzen
Ta heltzen direnak, arrunt arr'igorten
Bizirik izatea xantza bat egoiten