PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2001 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2001 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2001 - Elkar
PARTAIDEAK
2001 - Elkar
PARTAIDEAK
2001 - Elkar
PARTAIDEAK
1992 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
Xabier Letek Donostiako Herrerako La Salle ikastetxean egin zituen ikasketak. Batxilergoa amaituta, Tarragonara (Herrialde Katalanak) joan zen ikasketa teknikoak egitera, baina ez zituen bukatu. Horren ordez, irakurri eta zinemara joaten zen. Euskal Herrira bueltan, Pasaiako (Gipuzkoa) lantegi batean sartu zen, eta han hasiko zen lehen poesiak idazten. Irakurtzalea gazte-gaztetik izan zen, eta segituan idazten hasi zen. 1965ean, Zeruko Argiaaldizkarian kolaborazioak argitaratzen hasi zen. Antzerki munduarekin ere harreman estua izan zuen, Oiartzungo Lartaun taldeko kidea baitzen. Julen Lekuonaherrikidearen bitartez, JosAnton Artze ezagutu zuen.
Berehala Ez Dok Amairu taldeko kideak ezagutuko zituen. Ordurako kezka handiak zituen Lete gazteak: “Lehen esan dut existentzialista nintzela. Baina bestelako influentzia estetiko eta filosofikoak ere banituen; adibidez, Oteizaren Quosque tandem…! liburuak erabat trastornatuta utzi ninduen. Eta Arantzazuko eliza berriaren baitan zeuden arazo estetiko, erlijioso eta disziplinarrak oso hurbiletik ezagutu nituen. Zazpi urte nituela, Arantzazuko lehen harriak nola jartzen ziren neronen begiekin ikusi nuen. Orduan, hogei urtetatik aurrerako abiapuntu horretan, euskal semea eta abertzalea ere banintzen, eta Ez Dok Amairuren sorreran partaide izatea konpromiso bezala hartu nuen” (1).
Letek lehen unetik hartu zuen parte taldean, nahiz eta hasieran ez zuen kantatzen. 1966an egin zuen estreinaldia kantaldi batean, Seguran (Gipuzkoa). Kantatzeko atrebentziarekin batera, Ez Dok Amairun maitasuna ezagutuko zuen. “Eta horrela, halako batean, ni ere kantuan hasi nintzen. Lurdesekin batera kantatzen nituen lehen abestiak; gero, neronek nituen hiru edo lau. Uztapide eta Xalbadorren bertsoak ere kantatzen nituen. Hirurogeita seigarren urteko martxoaren egun batean, taldeko norbait gaixotu egin zen, eta Lurdesek eta Arzek lehen aldiz jendearen aurrean kantatzera bultzatu ninduten (…). Handik bi hilabetetara, maiatzean, ni soldadutzara nindoan, eta joan baino egun pare bat lehenago Lurdes eta ni nobio egin ginen” (1).
Lehen singlea 1968. urtean argitaratu zuen, lau kantarekin. Ahots sendo eta indartsua, umorea eta sentimendua uztartzen zituen bere musikagintzan. Jacques Brelkantari belgikarraren jarraitzailea izaki, hasierako urteotan arazo sozialek toki nabarmena zuten abestietako hitzetan, baina horiek pixkanaka desagertuko ziren, askotan ilun samarra zen existentzialismo bati lekua utziz.
Ez Dok Amairu desegin zenean, bertan egondako hainbat kantarirekin elkarlana hasi zuen, bereziki Antton Valverde eta Lourdes Iriondorekin. Lehenarekin bertso zaharrak eta Txirritaren bertsoak berreskuratu zituen, elkarrekin atera zituzten diskoetan: Bertso zaharrak (Herri Gogoa, 1974) -lan horretan Julen Lekuonak ere hartu zuen parte- eta Txirritaren bertsoak (Herri Gogoa, 1976). Horrez gain, Lourdes Iriondorentzat abesti asko ondu zituen Letek. Garai hartan hirurek emanaldi asko egin zituzten elkarrekin.
Bakarkako lehen diskoa 1974an argitaratu zuen, Xabier Lete (Artezi). Lan horretan zeuden, besteak beste, “Ni naiz”, “Nafarroa arragoa” eta “Sehaska kanta” abestiak.
Bertsolaritzatik jasotako eraginez gain, Leteren musikagintzan oso presente egon dira kontu metafisiko, existentzial eta erlijiosoak. Joera hori areagotu egin zen hurrengo bi diskoetan: Kantatzera noazu (Artezi, 1976) eta Lore bat, zauri bat (Herri Gogoa-Ots, 1978). Bi lan horietan Euskal Herriko egoerarekin lotutako afera politiko eta sozialek ez dute horrenbesteko garrantzirik; poetaren esana ezkorrago eta existentzialagoa bihurtu da. Disko horietan daude oiartzuarraren abesti ezagun asko: “Ez dut amets haundirik”, Mikel Laboak ezagun egin zuen “Izarren hautsa“, “Itsasoan urak haundi” (Julen Lekuonarena), “Teologia, ideologia“, “Haizea dator ifarraldetik” eta Leteren abestirik kantatuena, “Xalbadorren heriotzean“.
Lore bat, zauri batargitaratu ostean, kantagintzatik erretiroa hartzea erabaki zuten Letek, Iriondok eta Valverdek, batez ere orduko joera musikal eta politikoekin ez zeudelako eroso. “Aspertua eta gogaitua nengoen kantaldien inguruan eta barruan gertatzen zirenekin. Oso giro makurra zegoen, eta kantaldiak aitzakia bat ziren kontsignak eta esloganak oihukatzeko, ‘Gora Euskaldi askatuta’, ‘Gora Euskadi sozialista’ eta abar. Batzuetan haserretu egiten nintzen, baina hori entzuleek oso gaizki hartzen zuten, eta kantari lagun batzuek ere bai. Beraz, egun batean pentsatu nuen: ‘Aguanta zaitzatela zeuen ama santisimak!’” (1).
80ko hamarkadaren hasieran, politikagintzan ibili zen. Gipuzkoako Foru Aldundian aritu zen, Kultura zuzendari karguan lehenengo eta Kultura diputatu ondoren. Baina 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten, eta hurrengo urteotan gogor borrokatu behar izan du gaitzaren aurka.
1991 arte ez zuen hurrengo lan diskografikoa argitaratu: Eskeintza (Elkar, 1991). Lan horretan Jabier Muguruza, Pascal Gaigne eta Karlos Gimenezizan zituen laguntzaile, eta abesti intimista batzuek osatzen dute diskoa. Horien artean dago “Habanera” ezaguna, baita aspaldiko kantu baten bertsio berritua ere: “Haizea dator ifarraldetik”. Hurrengo urtean, Hurbil iragana (Elkar) kaleratu zuen, berriz grabaturiko abesti ezagunenak biltzen dituen lana.
Euskal Herriko abeslaririk garrantzitsuenek askotan baliatu dituzte Leteren hitzak kantuak osatzeko: Mikel Laboak,Benito Lertxundik, Imanolek,Jabier Muguruzak… Halaber, Letek maiz euskaratu ditu miresten dituen poeta eta musikarien hitzak, horietako batzuk sekula grabatu gabekoak: Gabriel Celaya, Cesare Pavese, George Brassens, Lluis Llach, Jacques Brel eta Leonard Cohenenak, kasu.
Bertsogintza betidanik izan zen Leteren zaletasun eta iturri nagusietako bat. 2001. urtean urte luzez ondutako lan erraldoia atera zuen plazara: Berrehun urtez bertsotan(Elkar, 2001), zazpi diskoz osatutako bilduma. Horretan, Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun Barkoxe, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsorik aipagarrienak abestu zituen Letek.
Azken grabazioa, Oiartzungo udaletxeko aretoan 2001eko abenduan zuzenean egindakoa, Rainer Maria Rilker poeta txekiarraren Orduen liburua liburutik hartutako poemen irakurketa musikatua da, Karlos Gimenezen laguntza soilarekin egina.
Baina kantaria ez ezik, idazle handia ere bazen Xabier Lete. 1968. urtean lehen liburua eman zuen argitara, Egunetik egunera orduen gurpillean (Hegosa-Cinsa). Horren ondotik, beste bost olerki bilduma eman ditu argitara: Bigarren poema liburua (Gero-Mensajero, 1974), Urrats desbideratuak (GAK, 1981), Biziaren ikurrak (Erein, 1992), Zentzu antzaldatuen poemategia (Euskaltzaindia-BBK, 1992) eta Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela, 2008). Azken horrekin Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen. Horrez gain, antzezlan bat dauka argitatuta, Antzerkia deusetik izatera (Itxaropena, 1977).
2006. urtean, berriz, bere abestiak biltzen zituen liburua eman zuen argitara: Abestitzak eta poema kantatuak (Elkar).Horretan, abestietako hitzez gain, Leteren hitzaurre autobiografiko zabala dago, eta musikariari egindako bi elkarrizketa.
2010eko abenduaren 4an Donostiako ospitalean zendu zen Xabier Lete, urteetako gaixotasun larri baten ondorioz. Haren heriotzak samin handia eragin zuen, eta hurrengo urtean zehar, hainbat omenaldi egin zizkioten Euskal Herri osoan, hainbat musikari, idazle eta bertsolariten parte-hartzearekin. Halaber, heriotzaren lehen urtemugarekin bat eginez, 1999an Errenterian (Gipuzkoa) eskainitako kontzertuaren grabazioa argitaratu zuten, Zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. Azken kontzertua (A&M Promotora, 2011) izenburupean. Disko horretan ikusi zuten argia, lehen aldiz, Letek George Brassens eta Jacques Brel-en zenbait kanturekin egindako bertsioak.
Testua: Gontzal Agote
ABESTIAK:
Sarrerako aurkezpena
Biographia
Habanera
Malkoak euri balira
Agian
Lore bat, zauri bat
Corrandes d'exili
Henry Millerri eskutitza
Zuk badiozu
Jardin bat zuretzat
Dama gazte bati azken agurrean
Xalbadorren heriotzean
San Martin, azken larrosa
Maitale zaharren kanta
Lotsatiak
Hurrengoa
Zaharrak
Ez nazazu utzi
Amsterdam
Ni naiz
Nafarroa, arragoa
Izotz-ondoko eguzki
ABESTIAK:
Aurkezpena
Da neigt sich die Stunde / Erortzen da orduan orduen joana
Ich habe viele Brüder in Sutanen / Anaia monjeak
Ich liebe meines Wesens Dunkelstunden
Ich liebe meines Wesens Dunkelstunden / Nere izatearen ordu ilunenak
Du, Nachbar Gott, Wenn ich dich manchesmal / Batzuetan molestatzen bazaitut
Wenn es nur einmal so ganz stille wäre / Behin gutxienez sosegua
Ich glaube an Alles noch nie Gesagte / Oraindik esangabe dagoen guztian
Ich liebe dich, du sanftestes Gestz / Maite zaitut, oh lege hain biguna
Was wirst du tun. Gott. Wenn ich sterbe? / Zer eginen duzu, oh Jainkoa
Was wirst du tun. Gott. Wenn ich sterbe? / Zer eginen duzu, oh jainkoa
Der name ist uns wie ein Licht / Izena guretzat argiaren pareko da
Die Dichter haben dich verstrent / Sakabanatu zaitue poetek
Selten ist Sonne im Sobór / Gutxitan argitzen du eguzkiak
Gott spricht zu jedem nur, eh er ihn macht / Jainkoa bakoitzari mintzatzen zaio
Du dunkelnder brund, geduldig erragst du de Mauern / Zuk, ilunduz doan lur horrek (Errusiako lurraldeari eskainitako poema)
Alles wird wieder gross sein und gewaltig / Dena izanen da berriro
Jetz reifen schon die roten Berberitzen / Ontzen doaz orain
Du musst nicht bangen, Gott / Ez beldur izan, Jainkoa
Denn, Herr, die grossen Städte sind / Bada, Jauna, hiri haundiak (ziutate erraldoei idatzi zien poema)
Denn sieh: sie werden leben und sich mehren
Denn sieh: sie werden leben und sich mehren / Baina begira itzazu
O Herr, gib jedem seinen eignen Tod / Jauna, emaiozu bakoitzari
2001
ABESTIAK:
Fueruen alde
Burnibideko frantzesei jarriak
Betroi batenak
Biyotz erituba
Juana Bixenta Olabe
Bein batian Loiolan
ABESTIAK:
Solferinoko itsua
Ikusten duzu goizean
Ahaide delizius huntan
Bi bertset dolorusik
Limosnatxo bat
Aita-semeak
2001
ABESTIAK:
2001
ABESTIAK:
Nigarra begian
Dohaina eta lana
Bakea
2001
ABESTIAK:
Egunsentiari
Elurretako loreak
Baserri uts bati
Seme bakarrak bere burua il
Aralar mendian
Baserrietako su bajua
Miña, oiñazea
2001
ABESTIAK:
2001
ABESTIAK:
Cubako gerrarenak
Denbora, leku, zeru ta lurrak
Bertso erotikoa
Txirrita, Udarregi, Pello Errota
Txirrita eta Elio
P.M. Otañoren eriotzean
1992
ABESTIAK:
Ni naiz
Haur andaluz bati seaska kanta
San Martin, azken larrosa
Lore bat, zauri bat
Nafarroa, arragoa
1991
ABESTIAK:
Biographia
Ez esan, maite
Haizea dator ifarraldetik
1978
ABESTIAK:
1976
ABESTIAK:
1976
ABESTIAK:
Cubako gerrarenak
Gure etxean aserre daude
Frantzes euskaldun batenak
Mundu ontako bizimodua
ABESTIAK:
1974
ABESTIAK:
1974
ABESTIAK:
Bizkaiako txerriari jarriak
Andresek bere andregaiari
Andre txarraren bentajak
Salbatoreko ermitan
Azken juizioko eguna
Proporziyo bat
Zuk il zenduen artzaia
Atso gezurti bati
Juana Bixenta Olabe
Suantxaren bertsuak
Nere sentimentua
Brabanteko Jenobeba
Afrikan sufritzen
Oraingo Errenteriari
Kazkazurik bere buruari
Txepetxarenak
Bertsoak jartzen naiz asi