Hurbildu naiz
nere etxera,
zer ote da? Hau jendetza
zerbaiten zain...
Sartu egin naiz
portalera,
jende artetik banoa
eskailera gora.
Nere aurretik kultur jendea,
eta Euskera apaizez jantzia...
Sartu dira euskaltegira,
ni atzetik,
zer den ikustera
Euskera-apaiza erori da,
inguruan denak, denak
izututa...
Igo dute aulkira,
alperrik da,
berriz
bota du, berriz
bota du, berriz
bota du bere burua
Lurrera.
Libertitzen ari da,
aurpegi bihurria.
Apurka-apurka igo du
gona belaunean gora,
izterrak erakutsiz,
zabal-zabal eginda.
Emea da Euskera!
Alua du ageri,
a lur gozo, hezea!