Bigarren aukera (Gaztea B Aldea)
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
'Ane' filmerako egindako abestia
Hitzak eta musika: Willis Drummond
Zuzendaria: Diego Katariniuk di Costanzo
Lehentasuna
Garaitza arkua, Fouquet’s sakratua,
Pariseko Notre-Dame eta sinboloak,
munduak bereizten dituzten aitzindegiak,
hauek bai garrantzitsuak…
zulo bat egin zeroa betetzeko
zeroa hustu zuloa betetzeko
zuloa sakondu bankuak salbatzeko
Eta dena hasi berriro…
hitzak & ekintzak & kasik malkoak…
haien mundu kondenatua salbatzeko...
Ezin konpondua eta konpon daitekeena, zeini atentzioa ? Eta zeini mespretxua ?
Ezin konpondua eta konpon daitekena, zeini lehentasuna ? nori lehentasuna ?
Erleak, txoriak, milioi bat espezie,
itsasoa malko hutsa bilaka daiteke,
Milaka hizkuntza hiltzear lirateke...
nola itzuliko « dibertsitate » ?
Antoine eta besteen eskuak eta begiak,
suizidatu diren langile hertsatuak,
mediterraneoan urperatuak,
errekuperatu ezinak…
behin desagertua betiko galdua…
itzaltzen den oro ez da berriz piztuko.
Ezin konpondua eta konpon daiteekena, zeini atentzioa ? Eta zeini mespretxua ?
Ezin konpondua eta konpon daitekeena, zeini lehentasuna ? nori lehentasuna ?