Bigarren aukera (Gaztea B Aldea)
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
'Ane' filmerako egindako abestia
Hitzak eta musika: Willis Drummond
Zuzendaria: Diego Katariniuk di Costanzo
Pisuan bazterrak nahasiak dira.
Dena desordenatua da.
Gitarrak, teklatuak,
ordenagailua,
kableak, dena kanpoan da.
Zergatik kaosetik,
kaosetik ala hutsetik,
jalgitzen dira gauzak?
Irratia piztu dut:
pandemia eta gerla.
Zergatik kaosetik,
kaosetik ala hutsetik,
jalgitzen dira gauzak?
Zaila da sinestea
baina hortik aterako dira
hitz eta mundu berriak.
Bizitzaren historia da.
Zergatik kaosetik,
kaosetik ala hutsetik,
jalgitzen dira gauzak?
Zergatik kaosetik,
kaosetik ala hutsetik,
jalgitzen dira gauzak?
Zergatik kaosetik,
kaosetik ala hutsetik,
jalgitzen dira gauzak?
Behartuak ote gira
kaosetik ala hutsetik
pasatzea, gauzak aldatzeko?
Aldatzeko, ikasteko,
hobetzeko, konpontzeko,
ulertzeko, maitatzeko ala zaintzeko.
Jalgiko dira gauzak.
Zergatik kaosetik,
kaosetik ala hutsetik,
jalgitzen dira gauzak?