Bigarren aukera (Gaztea B Aldea)
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
'Ane' filmerako egindako abestia
Hitzak eta musika: Willis Drummond
Zuzendaria: Diego Katariniuk di Costanzo
Ez dago ekairik
batzen gaituen loturan.
Horrek gure harremanari
itxura hauskorra ematen dio.
Ez dago ekairik
batzen gaituen loturan.
Horrek du dudarik gabe
egiten harreman hau hain sendo.
Uste zenuen ez nuela
deus eraiki nahi,
baina denbora da
benetako zementu bakarra.
Uste zenuen ez nuela
deus eraikitzen,
baina konpartitutako
une bakoitza harri bat da.
Ez dago ekairik gure artean.
Ez dago kontraturik ere ez.
Ez dago zenbakirik gure artean.
Ez dago eta ez dugu behar.
Ez dago ekairik gure artean.
Ez dago kontraturik ere ez.
Ez dago zenbakirik gure artean.
Ez dago.
Ez dugu lokarririk, katerik,
hitz ematerik behar.
Badugu, aldiz, seinale hau:
elkarrekin ez gira beldur.
Ez dezagun ahantz
elkarri oroitaraztea
zer garrantzia duen
batak bestearentzat.
Bai, konta iezaiogu elkarri
egindakoa eta datorrena, sarri.
Bizitakoa, eder ala itsusi.
Istorio ttipiek
egiten dute abentura handi.
Ez dago ekairik gure artean.
Ez dago kontraturik ere ez.
Ez dago zenbakirik gure artean.
Ez dago eta ez dugu behar.
Ez dago ekairik gure artean.
Ez dago kontraturik ere ez.
Ez dago zenbakirik gure artean.
Ez dago.