mailu bat, nire eskuetan
dana apurtzeko prest
zenbat balio du
eraiki dudan guztiak
zapaltzen dudan lurrak
zenbat balio du mendekuak
eta zutaz etortzen zaidan
azken oroitzapena
horrek dena balio du
baina ez zaude hemen
eta bakarrik sentizen dut
mailuaren pisua
dana apurtzeko prest
nire eskuetan
ez dakit noiz ukitu nuen
zure aurpegia azken aldiz
orain egurra eta burdina
bakarrik egurra eta burdina
nire eskuetan
sentitzen dut
dana apurtuko dut
sentitzen dut
barkaidazu