persona bat
hil egingo dute
gure herrian,
gaur gauean
hiltzaile talde bat
batu da
eguneroko
iluntasunean
beltztasunak
arautzen duen
joko horretan
aritzen dira
eta beti izan da horrela
mila begien aurrean
itxura faltsuak
desira distantziaz ikusi
baina ordua heltzen denean
gauak atea jo
eta argia zaunkaka gure atzean
zabaldutako atetik
sartzen hasiko dira
kristautasunak
izendatu dituen deabruak
mila deabru barrenean
persona bat
hil egingo dute
gure herrian,
gaur gauean
hiltzaile talde bat
batu da
eguneroko
iluntasunean
gure eskuetan dago
benetako erabakia hartzea
odolak eskatzen duena
gure eskuetan dago
benetako bidea hartzea
odolak maitatzen duena
argitasunak
jarri dituen
mugen azpitik
dantzatuko dugu
eta beltza
eta gorria
gaur gauean
bat izango dira