pareta grisen artean
sustatzen ari dira
maitasun sentimenduak,
begirada sarkorrak
txarrantxaren azpitik
ezin da atxilotu
sentitzen dudana
zure bi begiak
harrapatu nahi ditut
nire eskuekin
kartzelako pasilloan
luzatu besoa
barroten artean
merezi izan du
banku hori lapurtzen saiatzeak
kaleak faltan botako nau
kaleak faltan botako nau
baina horri esker orain
ezagutzen zaitut
zure bi begiak
harrapatu nahi ditut
nire eskuekin
kartzelako pasilloan
amodioa kartzelan
amodioa kartzelan
amodioa kartzelan
zin egiten dizut
ez dudala inoiz tiro egin
baina
polizia bat hilko nuke
zure bihotzaren truke